XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txosten honetan laburki ikutuko dugun sailean, ordea, sustrai-bilaketak euskararen BAKUNTASUNA erakusten bide du.

Eta bazterretako euskalkietan (zenbait bizkaiera motatan eta erronkarieran bereziki) ere, batera topatzen diren bitxikeriek, funtsezko batasuna salatzen dute; eta Euskara batuari buruz batasun izpiak ere eskaintzen.

Hemen laburki baizik emango ez dudan azalpen honetan, sail hauetan topatu ditut lekukoak eta frogabideak: 1. N. Holmer eta J. Basterretxea jaunen iker-lanetan oso bereziki; nahiz, ageriko denez, Azkue eta Altube ere kontutan izan.

2. Eskuartean ditudan transkribaketa fonetikoetan: neronenak batzu, beste zenbait ikertzaile eta biltzailerenak beste batzu.

3. Aspaldidanik neure elkarrizketetan ohartu ditudan xehetasun batzu.

Ahalean, dena dela, neure kabuz bildutakoak, baliatu gabe utziko ditut.

3- Lau parte Gorago ere esan dudanez, lau parte ditu lantxo honek:
a) Ba baiezkoa
b) Ez ezezkoa
c) Ba baldintzazkoa
d) Bait aurrizkia.

4- Fonemen elkarketaz Behin eta berriz esan denez, ESKUARKI (nahiz ez beti, Larramendik berak ere oharrerazten zuenei: , eta abar (Imp Venc, 338), aldakuntza hauek gertatzen dira: .

ESKUARKI, berriz, horietxek dira aldakuntzak; eta Euskara Batuari buruz ontzat eman daitezkeela dirudi.

Arazo nagusiak hauek izango bide lirateke: 4.1. /h/ fonemarentzat (0) (=zero) balio fonetikoa proposatzen baldin bada, zer egin /h/-ari buruzko elkarketetan?.

Ez ote da artifizialegi /eha/(=ea, praktikan), eta abar, proposatzea?.

Horra hor erabakizun dagoen puntu bat.

Uste dut, halere, /enaiz/ eta /ehaiz/ bikoteak, logika apur bat balukeela; eta, analogia lagun, /enaiz/ eta /ezaiz/ bikote desberdina baino egokiago litzatekeela.